Irimoko parte hartze prozesuak 2. etapari ekingo dio
Urretxuko Udala etorkizunean Irimo guneari zer erabilera eman aztertzen ari da. Horretarako, herritarrekin batera parte hartze prozesu bat ireki zuen urtarrilean. Prozesua martxan zegoela, Europan 12 lehiaketan parte hartzeko aukera ere suertatu zitzaion udalari. Lehiaketa honek denboraren eta espazioaren kontzeptua nahasteko gai diren hirigintza proiektuak aurrera eramatea du helburu.












