
Larunbatean judo topaketa egin zuten Gabiriako frontoian. 110 haurrek parte hartu zuten, horietako 21 herrikoak. Agurraren eta beroketa ariketen ondoren, judoka gazteak lauko taldetan banatu zituzten. Talde bakoitzean urrezko domina bat, zilarrezko beste bat eta brontzezko bi banatu zituzten. Bukaeran, kirolariek gurasoek egindako tortillak jan zituzten. Ekitaldi honekin bukatu da aurtengo Udaberri Kulturala. Urteroko moduan, bertsolaritza, musika eta dantza ekitaldiak egon dira. Gainera, Igeribar baserriari buruzko dokumentala eta herriko gazteek grabatutako Benemeritoak film laburra estreinatu dituzte.