Arkitekto gazteek Irimo bisitatu dute euren proiektuak prestatzen hasteko
Euskal Herriko eta Espainiako arkitekto gazteek Urretxu bisitatu berri dute. Europan 12 lehiaketaren barruan, Irimo gunerako proiektu ezberdinak aurkeztea da euren zeregina. Aurreproiektuak prestatzen hasi aurretik, bertatik bertara bisitatu dute garai batean, Urretxuko industria gune garrantzitsua izan zen 75.000 metro koadroko eremua. Orain hamarkada batzuk herriko ekonomiaren ardatz izan zen lantegien multzoa erabat utzita dago gaur egun.