Jendetza dabil Beasaingo kaleetan, kuadrilen egunean. Blusak jantzita edo gerrian lotuta dituzte gehienek eta txarangen doinua entzuten da kaleetan. Poteorako giro bikaina dute eta laster joango dira bazkaltzera. Arratsaldeko 17.30ean abiatuko dira kuadrilak Barrendain kaletik hasi eta erdigunera kalejiran.

Giro eguzitsua lagun, jendetza bildu da Loinazko San Martinen basilika inguruan eguerdian. 09.00etan prozesioan joan dira Andre Maria Zeruratuaren elizatik Loinazko San Martinen ermitara, txistulariak eta dantzariak lagun hartuta. Bertara iritsitakoan meza egin dute eta hau amaitzerako jendetza zegoen kanpoan, erromeriarako zain. Musika eskolako trikitilariak giroa alaitzen zuten bitartean bertaratuek hamaiketako ederra egin dute: batzuk etxetik ekarritakoak janaz eta gehienak udalak eman dituen txorizo, odolki eta barraskiloak janaz.
Dantzari gazteek ere erakustaldia egin dute, ohi bezala, ezpata eta guzti. Bandera ere dotore astindu du, zortzikoaren erritmoa jarraituz. Behin dantzak amaitutakoan, txistulariak eta dantzariak aurretik zituztela prozesioan joan dira Beasaingo kaleetatik barrena, santu eta guzti.
Hemen eguerdi parteko irudi batzuk.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.