Greba komitea osatzeko lehen bilera gaur Barrenan
Euskal sindikatuen gehiengoak hilaren 30ari begira deitutako greba orokorraren harira, greba komitea osatzeko lehen bilkura egingo da Barrena kultur etxean, 18:00etan. Deialdiaren egileek diotenez, «herritarrek azken hamarkadetan lortutako eskubide guztiak pikutara bidaltzen ari dira», eta horri aurre egiteko «hainbat eragileren artean» greba komite «indartsu» bat sortzea dute helburu. Taldeka edo norbanako modura bilerara azaltzeko deia egin dute.