Herri opera izena eman diote ekimenari, eta arte eta kultur arloko eragile ezberdinek hartuko dute parte.
Tolosaldeko Hitza- Tolosaldea Sahararekin Elkarteak ‘40 Maiatza Borrokan’ ekimena antolatu du; gaur, ‘Mendebaldeko Sahara, konpondu gabeko gatazka zahar bat’ izeneko hitzaldia egongo da Tolosako kultur etxean, 19:30ean. Aita sahararra zuen Beñat Hach Embarek Irizarrek (Ormaiztegi, 1989). Ama, aldiz, euskalduna du. Biak ala biak, oso maitatuak, saharar herriaren askatasunaren alde egindako lanagatik. Semeak, gurasoen bidea hartu, eta aukera duenean, herri zapalduaren inguruko hitzaldiak eskaintzen ditu: «gatazka ezagutarazteko eta konzientzia zabaltzeko».
Ormaiztegiko Udalak hondakinak edukiontzi bidez jasoko dituela jakinarazi zuen astelehenean eta atzo bilera egin zen herritarrei erabakiaren berri emateko eta euren iritzia jasotzeko. Jende asko elkartu zen eta giroa lasaia izan zen. Bai gobernu taldeko kideak eta bai plataformakoak gustura irten ziren.