Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran
Ormaiztegiko Udalak hondakinak edukiontzi bidez jasoko dituela jakinarazi zuen astelehenean eta atzo bilera egin zen herritarrei erabakiaren berri emateko eta euren iritzia jasotzeko. Jende asko elkartu zen eta giroa lasaia izan zen. Bai gobernu taldeko kideak eta bai plataformakoak gustura irten ziren.

Rosa Mari Urkia alkatea pozik agertu da. “Sentsazio onarekin atera nintzen bileratik. Dena ondo joan zen, lasai. Gainera, jendeak ondo ulertu zuen gure mezua”.
Gobernu taldeak bi baldintza jarri ditu: zaborra gaika biltzea derrigorrezkoa izango da eta birziklatze tasa %73ra heldu beharko da. Orain Sasietako teknikariei dagokie hori bermatzeko sistema diseinatzea.
Plataformako kideak ere gustura atera ziren bileratik, begi onez ikusi baitute udalaren erabakia. Hilaren 25ean eta 26an herri galdeketa egingo zutela esan zuten eta astelehenean erabakiko dute horrekin aurrera jarraitu edo ez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.