Artzainen lana Legorretako plazan
Legorretan Idiazabal gazta ekoizten duen Olalde gaztandegiak erakustaldia eta festa antolatu zituen, igandean, plazan. Udalak eta Aldapa Haundi elkarteak babestuta, Olalden lanean ari diren Pablo Urrizelkik eta Naiarak gazta egin zuten. Ardiei ilea moztu zieten moztaile nafarrek. «Gazta pila bat saldu da. Oso gustura gelditu gara, baita antolatzaileak ere», zioten artzainek. Jendea erakarri zuen ekitaldiak. Pilota partida jokatu zuten, eguerdian Urrizelki-Belloso eta Unai Garmendia-Daniel Ariztimuñoko —Urrizelki pilotari profesionala izan zen—. 22 eta 18 irabazi zuten lehenek.


















