Udako kirol jardueretarako izen-ematea ireki dute Lazkaon
Lazkaoko kiroldegiak uda garaian hainbat kiroletan aritzeko aukera emango du. Adin guztietako lazkaotarrentzat ikastaroak antolatuko ditu: igeria, piraguismoa, pilota, irristaketa, haurren igeriketa, arku tiraketa, barruko bizikleta, tenisa, pala (neskentzat) eta eskalatzea. Izena emateko epea atzo ireki zuten, kiroldegian, ekainaren 2ra arte.