Bankuen kontrako protesta ekitaldia egin dute Zumarragako BBVAren egoitzan
Egungo sistemaren aurkako protesta ekitaldia egin dute gaur goizean Zumarragako BBVAn, barrura sartu dira zenbait herritar kartelak eskuan. «Kapitalismoak sortutako egoera eutsiezin honetatik» sortu da Urretxuko eta Zumarragako Langileria taldea, Ernai eta Gazte Komunistak taldeek elkarlanean sortu dutena. Sistemak «gazteentzako prestatuta duen etorkizunari» aurre egiteko. Azken bost urteetan bi herriotan «langabezia bikoiztu izana, dirua banketxeak erreskatatzeko bideratzea edo eskubideen etengabeko urraketa» salatu dituzte.
Egungo sistemaren aurkako protesta ekitaldia egin dute gaur goizean Zumarragako BBVAn, barrura sartu dira zenbait herritar kartelak eskuan. «Kapitalismoak sortutako egoera eutsiezin honetatik» sortu da Urretxuko eta Zumarragako Langileria taldea, Ernai eta Gazte Komunistak taldeek elkarlanean sortu dutena. Sistemak «gazteentzako prestatuta duen etorkizunari» aurre egiteko. Azken bost urteetan bi herriotan «langabezia bikoiztu izana, dirua banketxeak erreskatatzeko bideratzea edo eskubideen etengabeko urraketa» salatu dituzte. Gaur goizean Zumarragako BBVAn egin dute lehenengo protesta ekitaldia eta bihar prentsaurrekoa eskainiko dute taldea aurkezteko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.