‘Tantaz tanta lagundu Iñigo’ ekimena aurkeztu dute Urretxun
Iñigo Murua urretxuarrak garuneko infartua jasan zuen jaio aurretik, orain 14 urte. Bere gaixotasuna sendaezina den arren, urte hasieratik bizi kalitatea hobetuko dion tratamendu bat jarraitzen ari da Santiago de Compostelako (Galizia) ospitale pribatu batean. Tratamendua garestia da; horregatik Tantaz tanta lagundu Iñigo proiektua sortu dute Urretxu-Zumarragako ikastolako guraso elkartean. Ekimenera atxiki dira ikastola bera, Secundino Esnaola musika eskola, Goierri saskibaloi taldea eta beste zenbait norbanako.