Juan XXIII kaletik bideratuko dute trafikoa Beasaindik Ordiziara bidegorria egiteko
Beasaingo Udaleko hirigintza batzordeak onartu berri du bidegorriari jarraipena emateko proiektua. Pasa den astelehenean onartu zen proiektu honetan zehazten denez, Beasain Ordiziarekin lotu aurreko tramoan, bidegorria, egun Ordiziatik Beasaina sartzeko karrilean joango da, eta karril hori erabiltzen zuten autoak Juan XXIII kaletik bideratuko dira. Udal Gobernuak erabaki honen berri ekainean emateko asmoa bazuen ere, prentsaurrekoa eman zuten atzo goizean Koldo Agirre alkateak eta Aitor Larburu zinegotziak, zabaldu den informazioaren aurrean herritarrengan «alarma soziala» piztu ez dadin.
Prentsaurrekoan Agirrek Juan XXIII. auzoko obrek izango lituzteketen ondorioen informe teknikoa irakurri zuen. Izan ere, Udalak azterketa bat egiteko eskatu zion Ofiteco enpresari Juan XXIII. auzoan dagoen hormak eta kale bereko etxebizitzek izango lituzketen eraginak aztertzeko.
Koldo Agirrek azaldu duenez «hormak eraginak gehixeago nabarituko balituzke ere, etxebizitzek eragin txikiagoa» jasoko luketela azaldu du, baina «legeak baimendutakoa baino askoz ere txikiagoak» direla, bi kasuetan. Hori hala izanda ere, bidegorria egin ostean ere, hormari jarraipen bat egiteko asmoa dagoela azaldu zuen Agirrek, «udaltxeko teknikarien informeak ere horrela egiteko gomendatu duelako».
«Albiste honen inguruan zabaldu diren zurrumurruak argitzeko eta bizilagunen zalantzak argitzeko asmoz», datorren astelehenean bilera egingo dute 17:00etan udaletxeko pleno aretoan Juan XXIII. auzoko bizilagunekin. Bandoak ere jarriko dituzte auzoko atarietan.
Horrez gain, herritar guztiek informea ikusteko aukera izango dute udaletxean eskatuz gero. Txosten horretan zehazten dira proiektu honek ekarriko lituzken ondorio guztiak.
Informe teknikoa ikusgai hemen: (oraingoz gazteleraz, astelehenetik aurrera euskaraz ere ikusteko aukera egongo da)
Bidegorri informe teknikoa