GoiEner, "irabazi asmorik gabeko energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba" da. Hala azaldu du Iker Azurmendik, Zumarragako Zelai Arizti aretoan egindako hitzaldian. Energia berriztagarrien inguruan sortutako kooperatiba honek, gainontzeko energia konpainien zerbitzu bera ematen duela dio Azurmendik, baina bi ezberdintasunekin: Batetik, "eskaintzen dugun energia guztia iturri berriztagarrietatik" datorrela ziurtatzen dute, bai beraiek erabiltzen dutena eta baita etxeetara bidaltzen dutena ere.
Lau ikuskizun eskaini dituzte Haur Hezkuntzako ia 300 haurrek; Urolako trenaren ibilbidea jarraituz Zumaiara arteko bidaia irudikatu dute. Euskararen erabilera sustatu eta normalizazioan eragiteko Euskaraz Bizi astea egin dute azken asteetan Urretxuko eta Zumarragako ikastolan. Orain bi aste Lehen Hezkuntzako (L.H.) ikasleen txanda izan bazen, aste honetan Haur Hezkuntzako (H.H.) ikasleak aritu dira.