Normalizazioaren bidean Euskaraz bizi astea egin dute ikastolan
Lau ikuskizun eskaini dituzte Haur Hezkuntzako ia 300 haurrek; Urolako trenaren ibilbidea jarraituz Zumaiara arteko bidaia irudikatu dute. Euskararen erabilera sustatu eta normalizazioan eragiteko Euskaraz Bizi astea egin dute azken asteetan Urretxuko eta Zumarragako ikastolan. Orain bi aste Lehen Hezkuntzako (L.H.) ikasleen txanda izan bazen, aste honetan Haur Hezkuntzako (H.H.) ikasleak aritu dira.