ELAk, LABek eta CAFeko enpresa batzordeak greba orokorrerako deia egin dute
Euskal gehiengo sindikalak 2009tik deitutako seigarren greba orokorra izango da ostegunekoa. Greba deialdia Euskal Herriko sindikatu gehienek egin dute –ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU eta CNT–. Grebak krisi ekonomikoaren aurrean Gasteizko, Iruñeako zein Madrilgo gobernuen politikei kontra egiteko «modu bakarra borroka eta mobilizazioa» direla agerian utzi nahi du. Horrez gain, «urrunago joan eta alternatiba bat eraiki behar» dela diote sindikatuek, «lehen urratsa Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna burutzea izango da».

Goierriko LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek osteguneko grebarako deialdia egin gaur Zumarragan zein Beasainen eta, bide batez, dagoeneko greba egingo dutela baieztatu duten enpresen, erakundeen nahiz eskolen zerrenda eman dute. LABeko Josu Amenabarrek sindikatuaren Zumarragako egoitzan adierazi duenez, «asanbladak egin dituzte jada hainbat enpresatan eta greba egingo dutela erabaki dute. Beste askotan gaur eta bihar bilduko dira erabaki bat hartzeko».
Aitor Goenaga ELAko Goierriko arduradunak eskatzen duten gutunaren nondik norakoak azaldu ditu: «Aldarrikapenerako soilik izan beharrean, euskal jendarte guztiaren eta burutzen ari garen borroka denak batzeko lehen pausoa izango da». Greba egitea eraginkorra den galdetuta, Goenagak zera erantzun du: «Jakin badakigu gauzak ez direla goizetik gauera aldatzen, greba baten ondoren ez da egoera berehala aldatuko». Amenabarrek gehitu duenez, «hau borroka dinamika berri baten hasiera da».
Mobilizazioak
Goierri garaiko herrietan lehenengo hitzordua 05:30erako deitu dute, Legazpiko industrialdean bilduko dira informazio piketeak. Beasaingo anbulategian, berriz, 05:00etan elkartuko dira. 11:30ean Donostiako Anoetatik abiatuko den manifestaziora joateko deia egin dute sindikatuek, eta 18:00etan manifestazioak egongo dira: Urretxun Areizaga-Kalebarren plazatik irtengo dira, Legazpin eta Beasainen plazatik abiatuko dira.
Grebarekin bat egin dutenak:
Enpresak: GKN (Legazpi), Bellota (Legazpi), UZ (Legazpi eta Urretxu), TTT Ejes (Legazpi), Agrimin (Zumarraga), Talleres Eitza (Zumarraga), Jaso (Itsasondo eta Idiazabal), Indar (Beasain), Talleres Kerejeta (Ataun), Lortek (Ordizia), Aluminios Zaldibi, Guerra (Beasain), CAF (Beasain), Hine (Olaberria), Garabi (Olaberria), Sto (Olaberria), Tuermeca (Zaldibia).
Eskolak: Urretxu-Zumarraga Ikastola, La Salle-Legazpi (Zumarraga), Beasaingo Ikastola.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.