Beasain-Zaldibia eta Lazkao-Ordizia Goierrin, Olaberriak eta Ataunek kanpoan
Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketaren bigarren kanporaketa asteburuan ebatziko da, itzuliko partidak jokatuta. Goierriko bi derbi izango dira.
Eskuz, bizirik dirauten hiru herrien artean, aurrera egiteko postura onena Beasainek dauka. Zaldibiaren aurka, joanekoan bi partida irabazi zituzten Restin beasaindarrek (14-22, 22-16 eta 19-22). Beasainen gaur jokatuko dute, Antzizarren 19:30ean.
Ataunek zail dauka, Azkoitiaren aurka. Auzoean 1-2 atzetik geratu zen (22-9, 10-22 eta 8-22). Itzuliko partidak Azkoitiko Gurea frontoian dituzte, gaur 22:00etan.
Palan, Lazkao-Ordizia kanporaketa (itzulikoa bihar 10:00etan da, Lazkaoko kiroldegian) berdinduta dago, bana (35-25 eta 38-40 Ordizian), nahiz ordiziarrek zortzi tantoko aldea eduki. Olaberria 2-0 aurretik da. Deban ariko da, igandean12:00etan.