Neilako aintziretara asteburu pasa Lazkaotik
Amalurrek eta ikastolak ekainaren 8-9rako txangoa prestatu dute, Cañon del Rio Lobos eta Lagunas de Neilara (Burgos, Espainia). Zapatuan 06:00etan abiatuko da autobusa, Itzala paretik. Neilako aterpetxean lo egingo dute. Pertsonako prezioa 65-70 euro da; 16 urtez behekoentzat 30-35 euro. Izena ekainaren 3rako eman behar da, ikastolan (943 88 08 00), Amalurren (amalur.me@gmail.com) edo Ttanttoni deituta (657 722 131).