Nora Tobar Euskadiko txapeldun da luzera jauzian
Ataungo Nora Tobar Agirre atleta infantilak Euskadiko luzera jauziko txapela jantzi zuen, larunbatean, Durangon (Bizkaia). Euskadiko Atletismoko Txapelketeta aritu zen. Luzera jauzian 4,84 metroko saltoa egin zuen, eta urrezko domina merezi izan zion San Benito ikastolako atletari. Ordiziako Txindoki taldearekin entrenatzen du, Altamiran. Euskadiko txapelketetan, 4×80 errelebo lasterketan ere parte hartu zuen Tobarrek, Gipuzkoako selekzioarekin.