Lore eta landareen bigarren azoka egin dute Ordizian
Lore eta landareen bigarren azoka egin dute gaur Ordiziako plazan. Ordiziako Udalak eta Landare Azokak elkarteak antolatutako azokan hainbat txokotatik iritsitako hamaika landare ekoizle bildu dira. Era guztietako landare eta osagarriak ikusi eta erosi ahal izan dira: garaiko landareak, dekoraziokoak, kaktusak, bonsaiak, sukaldaritzan erabiltzekoak, usain-belarrak, fruitu arbolak eta baita ekoizpen ekologikokoak ere. Osagarri eta lorontziei dagokienez, upelekin egindako lorontziak egon dira salgai, forma eta neurri ezberdinetakoak. Ekoizleen artean bi goierritar egon dira: Aritz Urretabizkaia (Arama) eta Iñaki Azanza (Zaldibia-Ordizia).