2013/6

«Gustora egingo nuke bertsolari txapelketarako oroigarri bat»

Jone Urainek (Mendaro, 1967) duela 20 urte sortu zuen Pott keramika Itsason, Maite Salutregirekin batera. Kreatibitatea lantzen dute, «alde batetik elkarrekin jorratzen duguna, oroigarriak, enkarguak, ikastaroak… eta bestetik lan pertsonala, bakoitzak bere lan eskulturikoa egiten duena». Zuretzat zer da buztina? Expresatzeko bide bat. Gustura egingo zenukeen lan bat. Bertsolari txapelketarako oroigarri bat. Zaletasun bat. Bertsolaritza. Liburu bat. Entre limones, Chris Stewart. Pelikula bat. Barre asko egin nuen Despertando a Ned komediarekin. Musika talde bat. Lorena Mckenit. Abesti bat. Ibai Rekondoren Naturari kantua. Janari bat. Sasoi honetan antxoak eta gereziak. Edari bat. Herrian egiten dugun sagar zukua. Oporretarako leku bat. Euskal herriko txoko bat. Amets bat. Euskal herri independentea. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Seme alabak jaio ziren egunak. Jaso duzun oparirik bereziena. Ahizpa batek patchwork-eko  ohe estalki eder bat, eta besteak makrobiotikako sukaldaritzako ikastaro bat. Gorroto duzuna. Harrokeria. Goierriko txoko bat. Kizkitza. Herriko alkate bazina… Daukagunari utziko diot, oso ondo ari da eta. Itsason biziko ez bazina… Beste herri txiki batean, mendi aldean.

Goierriko Hitza

Greban dauden gerontologikoko langileekiko elkartasuna adierazi du udalbatzak

Urretxuko udalbatzak egin duen azkeneko osoko bilkuran, Lamorous Argixao gerontologikoan greban dauden langileei elkartasuna adierazi diete, alderdi guztiek adostutako mozio...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa