Alex Aranburu ezkiotarrak maillot horia galdu du
Gaur goizean gazte mailako Gipuzkoako itzuliko lehen etapa jokatu dute Olaberrian. Alex Aranburu maillot horiarekin irten da, atzo Aian jokatu zen atarikoan nagusitu egin baitzen. Gaur, ordea, lidergoa galdu du. Matxura bat izan du eta Cartonajes Limousin taldeko Xabier San Sebastian tolosarra eta Mikel Matxinea berastegiarra bere aurretik sartu dira Olaberriako helmugan. Etapa San Sebastianek irabazi du eta maillot horia Matxineak jantzi du. Bihar bigarren etapa jokatuko dute Andoainen eta astelehenean azkena Seguran.