Segurarrak San Joan festak ospatzen ari dira. Gaur kuadrillen eguna da. Goizean plater tiraketa egin dute Mendotze aldean. Eguerdian The Joselontxo’s txarangak eta txistulariek jo dute. Ondoren, kuadrillen bazkaria hasi da. Bestalde, toka eta bola txapelketa, futbito txapelketaren finalak eta Elite eta 23 urte azpikoen San Joan txirrindulari proba jokoan dira. Txirrindulariak 19:00ak aldera helduko dira helmugara. Ordu horretan buruhandi eta erraldoiak irtengo dira eta 20:00etatik 21:30era eta 22:30etik aurrera segurarrek disko festa egingo dute Iñigo Etxenikerekin. 23:30etik aurrera Hotzikara, Arala, Bolbora eta Laket taldeek joko dute frontoi zaharrean. Hurrengo egunetarako ere ekitaldiak antolatu dira. Horra hor egitaraua:
Bihar
-10:30-14:00. Haurrentzako jolasak.
-12:00-14:30. Kilkir txaranga.
-12:00. Kultur topaketa.
-14:00. Haurren bazkaria.
-16:30. Buruhandiak eta erraldoiak.
-18:00-21:00. Kilkir txaranga.
-19:00. Haurren danborrada.
-20:00-21:30 eta 23:30. Imuntzo eta Beloki.
-23:00. San Joan sua.
-23:30. Kontzertuak, mojito gaua eta saltsa lehiaketa frontoi zaharrean.
Etzi
-10.15. Goiz eresia.
-10:45. Prozesioa eta meza.
-12:00. Bertsolariak, abesbatza, atari eta balkoi ederrenen sari banaketa eta hamaiketakoa Arabarren plazan.
-13:00. Herriko kirolari txapeldunei omenaldia eta herri kirolak.
-16:00. Gazte mailako Gipuzkoako txirrindulari itzulia.
-18:00. Pilota partidak.
-19:00. Buruhandiak eta erraldoiak.
-20:00-21:30 eta 23:00. Joselu Anaiakekin dantzaldia.
-23:30. Jolasak eta txerri harrapaketa frontoi zaharrean.
Asteartea
-11:30. Jubilatuentzat toka, igel eta bote jokoak plazan. Ondoren hamaiketakoa.
-11:30-14:30. Uretako puzgarriak igerilekuan. Eguraldi txarrarekin, pilotalekuan.
-13:00. Toka, bola eta sokatira txapelketa.
-13:00. Txakolin dastaketa.
-17:00-19:00. Puzgarriak.
-20:00. Herri afari elegantea.
-20:00-21:30 eta 23:00. Orots taldearekin dantzaldia.
-23:30. Pertzarekin kalejira.
-00:00. Zopa pertzaren igoera eta agurra.
-00:30. Txosnen itxiera festa.