Zegamako Toki Alai pilotalekuan Gipuzkoako Udaberri txapelketako lau t’erdiko finalak jokatzen ari dira. Gazte mailako finala Zegamako Tartaloetxe taldeko bi pilotarik jokatu dute: Iban Matxinandiarena zegamarrak eta Iñigo Intsausti segurarrak. Zegamarra nagusitu da, 22 eta 8.