Olaberriko jaietako pilota txapelketetako finalak jokatu dituzte
Gaur goizean Olaberriko jaietako pilota txapelketetako finalak jokatu dituzte. Haurren mailan Eire Urkiolak eta Xabier Naldaizek Markel Amoztegiri eta Aitzol Ugartemendiari irabazi diete. Paleta txapelketari dagokionez, Iñaki eta Ibon Zurutuza aita-semeek Jabi Alonsori eta Teodoro Romani irabazi diete. Goizean plater tiraketa ere egon da. Arratsaldeko saioa 15:30ean hasiko da. Gainera, 17:30etik aurrera haurrek Txirri, Mirri eta Txiribitonekin dantza egingo dute, 20:30ean arkume txuletatxoen parrilakada egingo dute eta 23:000etan Ibiltariak ikuskizuna hasiko da. Biharko eta etzirako ere ekitaldiak antolatu dituzte.