Atzo Otegienea-Majori auzoko jaiak hasi ziren Ordizian. Gaur goizean suziria, haurrentzako marrazki lehiaketa, sukaldari lehiaketa, Urdaneta eta Jakintza dantza taldeen saioak eta pintxo salmenta egon dira. 14:30ean auzo bazkaria hasiko da. 16:30ean mus txapelketa jokatuko dute, 19:00etan haurren mozorro lehiaketa hasiko da eta txikiek Gorritiren animaliekin jolasteko aukera edukiko dute, 20:00etan mozorro lehiaketako sariak banatuko dituzte, 23:00etan mozorro dantza hasiko da eta gauerditik aurrera Abar taldeak joko du. Biharko ere ekitaldiak antolatu dituzte.