Zaldigurdi lehiaketa jokatzen ari dira Trevijanon
Ordiziako Trevijano zelaian zaldigurdi lehiaketa jokatzen ari dira. Euskadiko Txapela dago jokoan. Goizean kanporaketa jokatu dute eta arratsaldean finala jokatuko dute. Horretaz gain, 16:00etan hipodromoko hamabi zaldik lasterketa batean parte hartuko dute eta 17:00ak aldera Asier Lopategi gurdilari tolosarrak eta Jon Zabala txirrindulari ordiziarrak indarrak neurtuko dituzte. Finala bi ikuskizun hauen ondoren hasiko da. Goizeko kanporaketan Mari Karmen Goiburu ordiziarrak eta Jon Iriarte gabiriarrak parte hartu dute eta biek finalera sailkatzea lortu dute.