Ataungo Kerejeta enpresan hiru lagun kaleratu izana salatu dute langileek
Ataungo Talleres Kerejeta enpresaren atarian elkarretaratzea egin dute gaur langileek, berriki hiru lankide kanpora bidali dituztela salatzeko, LABek antolatuta. Herritar batzuk ere joan dira bilkurara, kaleratutakoei elkartasuna adierazteko. Ordu horretan, hiru langileak kaleratzearen agiria sinatzera joanak ziren. Enpresako arduradunei kaleratzeekin ados ez daudela jakinarazi diete bilkuran zeudenek.