Lazkaon 280 bat sakelako telefono bildu dituzte, Angelman gaitza dutenen elkarteari emateko
Lazkaoko herrian 270-280 sakelako telefono zahar jaso dituzte, elkartasun kanpaina baterako. San Benito ikastolako DBH4-ko ikasleek bultzatu dute. Hilabeteko epean, ehunka telefono bildu dituzte, ikastolan egon den kutxa batean. Angelman sindromea —gaitz arraro gisa katalogatutakoa da— dutenen sendikoen elkarteari eman dizkiote, gaur. Ikerketarako dirua biltzeko erabiliko dituzte. Ikastolan elkartu dira gaur goizean telefonoak emateko. Elkarteko kide Joseba Antxustegi mutrikuarrak, eskerrak emateaz gain, gaitzaren ezaugarri batzuk azaldu dizkie ikasleen ordezkaritza taldetxo bati —sei lagun joan dira—. Lau urteko Aitor semeak du Angelman gaitza. Ikastolako zuzendari Josune Aranburu eta kanpaina landu duten Etika irakasgaiko Iñako Beola ere bertan izan dira.