Ordizian eta Seguran hasi dira ontziak ematen
Goierrin atez ateko bilketa txertatuko den hurrengo bi herriak Segura eta Ordizia izango dira. Eredua zehazteko prozesuak bukatuta, herritarrei ontziak banatzen atzo hasi ziren bi herrietan.
Seguraren kasuan, material banaketa Botikaxarren egingo dute. Gaur eta bihar goizez eta arratsaldez egongo da aukera ontziak jasotzeko: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Atzo arratsaldean izan zen.
Ordizian auzoka bereizikiko dute banaketa. Eremu bakoitzeko bizilagunek bi egun izango dituzte jasotzeko (Erdigunekoek hiru egun). Auzoan jasotzen ez dutenek, uztailaren 6an eta 7an jaso ahalko dute material guztia, Beti-Alai pilotalekuan.
Lehenengo, San Joan eta San Bartolome auzoetako herritarrak hasi dira, atzo eta gaur. San Joanen, 10:00-14:00 eta 18:00-21:00 tarteetan Fililipinak 38ko garajera joan behar dute, ontzien bila. San Bartolome eta Oria auzoetan, berriz, gaur 10:00etatik 14:00etara da ordutegia, San Bartolomeko aparkalekuan.
Astelehen-asteartean Buztuntza, Eskarabilla, Urdaneta eta D.Unanue eremuetakoei emango dizkiete, auzo bakoitzean. Asteazken-ostegunean Altamira, Majori, Otegienea eta erdigunekoei; eta ostiralean erdigunekoei.