Zerbitzu guneak, aparkalekuak eta autobusak
Ehunmiliak bezalako proba bat antolatzeak, azpiegitura lan handia eskatzen du, korrikalarien eta proba ikustera datozenen beharrak asetzeko. Lasterketaren irteera eta helmuga Beasainen daude kokatuta, eta bertan kokatuko dituzte zerbitzu gune nagusiak ere. Aparkalekua, esaterako, Bernedo enean egongo da. Dortsalak jasotzeko puntua, berriz, Gernika pasealekuko frontoi irekian.
Bestalde, Igartza jauregian, pasta party egingo dute; partehartzaileentzat otordua izango da. Azkenik, probaren informazio gune nagusia, Loinazko San Martin plazan egongo da, irteera puntuan.
Autobusari dagokionean, proba pasatzen den puntu nagusietara joateko zerbitzua izango da asteburu osoan zehar. Beasainen, San Inazio kalean eta Igartza-Oletan, Antzizar parean izango ditu geralekuak. Bost ibilbide nagusi izango ditu, honako ordutegi hauekin:
Beasain-Lizarrusti
- Geltokiak: Beasain, Lazkao, Ataun (San Martin eta San Gregorio) eta Lizarrusti
- Eguna: Larunbata
- Joanekoak: 08:00etatik 22:00etara, bi orduz behin.
- Itzultzekoak: 09:00etatik 23:00etara, bi orduz behin.
- Geltokiak: Zumarraga eta Azpeitia.
- Eguna: Ostirala.
- Joanekoak: 22:30 eta 00:00
- Bueltakoa: 23:10.
- Geltokiak: Azpeitia, Tolosa, Beasain eta Azpeitia.
- Eguna: Larunbata.
- Joanekoak: 00:40, 02:55 eta 05:10.
- Geltokiak: Tolosa, Amezketa, Abaltzisketa, Larraitz, Zaldibia, Ordizia, Beasain eta Tolosa.
- Eguna: Larunbata.
- Joanekoak: Ibilbide osoa, 06:00etatik 14:55era, ordu eta erdiz behin.
- Joanekoak: Amezketatik Beasainera, 16:20 eta 18:20an.
- Geltokiak: Beasain, Idiazabal, Etxegarate, Otzaurte, Zegama, Zerain, Mutiloa, Liernia, Ormaiztegi eta Beasain.
- Egunak: Larunbatetik igandera.
- Joanekoak: 06:30etik 00:00etara, ordu eta erdiz behin. 07:30era arte, bi ordu eta erdiz behin. 13:30era arte, orduero (Etxegaratetik eta Otzaurtetik pasa gabe).