Gaur da hondakinak atez ate biltzeko lehen eguna Seguran. Arratsaldean egin duten ekitaldiarekin hasi da ziklo berria, eta aurrerantzean gaikako bilketa bidez jasoko dituzte hondakinak. Organikoaren bilketa izango dute lehen egunean Seguran, eta hala, birziklatze tasa %36tik %80ra igotzea da udalaren helburua.
Gaur da hondakinak atez ate biltzeko lehen eguna Seguran. Arratsaldean egin duten ekitaldiarekin hasi da ziklo berria, eta aurrerantzean gaikako bilketa bidez jasoko dituzte hondakinak. Organikoaren bilketa izango dute lehen egunean Seguran, eta hala, birziklatze tasa %36tik %80ra igotzea da udalaren helburua.
Sasietako langile bat hondakinak kamioira botatzen
Eluska Gerriko alkatea, Ibai Telleria Ingurumen zinegotzia eta Iñaki Errazkin Ingurumen diputatua izan dira atez atekoaren hasiera ekitaldian, eta bertan zehaztu dutenez, segurarrek prozesu guztian izan duten jarrera “txalogarria” izan da. Gerrikok zehaztu duenez, “oso arrakastatsua izan da, bai atez ateko bilketa diseinatzeko parte hartze prozesua eta baita material banaketa ere. Herritarren inplikazioa eta erakutsi duten ardura benetan txalotzekoak iruditzen zaizkigu, eta euren parte hartze aktiboa eskertu nahi dugu”
Telleriak emandako datuen arabera, 400 herritarrek parte hartu dute bilketa
diseinatzeko prozesuan, eta ia familien %100ak jaso ditu ontziak. Segura da Goierrin atez ateko bilketa jartzen duen laugarren herria, eta Errazkinen arabera “Gipuzkoa norabide berri batean sartuta” dago. Hala, zentzu horretan, Seguran hartu duten bidea “eredugarria eta txalogarria” da diputatuarentzat.
Telleria, Gerriko eta Errazkin
BILKETA EGUNEZ EGUN (20:00etatik 22:30era):
– Astelehenetan, ostegunetan eta larunbatetan: organikoa.
– Asteartetan eta ostiraletan: ontzi arinak
– Asteazkenetan: papera eta kartoia.
– Igandetan: errefuxa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.