Martxoko stock azokako irudia.
Merkealdi denboraldiari hasiera emanez, denda atarietan euren produktuak erakusgai jarri dituzte Ordiziako merkatariek. Ordizian Elkarteak antolatuta, gaur eta bihar merkealdi kale-azoka egingo dute herrigo hogeiren bat dendek. Dendetako ohiko ordutegian edukiko dituzte mahaian kalean: goizez, 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 16:30etik 20:00etara.
Aste hasieran eman zioten hasiera pare bat hilabetez luzatuko den beherapen denboraldiari merkatariek. Ekimen honekin erosleak animatu eta salmentei bultzada bat eman nahi izan die.