Martxan da Goierriko lehenengo jazzaldia
Sortu berri den Arama Jazz elkarteak antolatu du Goierriko Jazzaldia. Taldeko kideek esan dutenez, “jazz musika sustatzea eta gaurkoa bezalako ekimenak antolatzea” dute helburu nagusi. Gaur gauzatzen ari den jazzaldia Ordizian eta Araman egingo dute. Gaur goizean, 12:00etan Jolasjazz boskoteak kontzertu didaktikoa eskaini du (irudian) Barrena jauregiaren aurreko parkean. Jazzaren historia azaldu diete bertan bildu direnei, baita generoaren berezitasunak zeintzuk diren ere.