Dena prest dago Ehunmiliak mendi lasterketa hasteko
Bihar arratsaldean hasiko da Ehunmiliak ultratrail proba, eta gauean G2H lasterketa. Antolakuntza taldekoak eta boluntarioak azken ukituak ematen ari dira, biharko dena prest egon dadin. Gaur hasi dira korrikalarientzako dortsalak banatzen Beasaingo Gernika pasealekuko frontoian. Aurreneko korrikalariak ere etorri dira jada, materiala jasotzera.
Goierriko Hitza
Goierri

Eguraldiari begira daude antolatzaileak, bero handiaz gain, ekaitzak egiteko aukera dagoela baitio Euskalmeten iragarpenak. Mikel Valdibielsok, buruarekin jokatzeko eskatu die korrikalariei, eta “norbere buruaren mugak onartzeko”. Hala, edozein zantzuren aurrean, antolakuntzako kideengana edo Gurutze Gorrikoengana jotzeko eskatu die.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.