Juan Carlos Diez Soto ormaiztegiarrak 81 intxaur hautsi ditu ipurdiarekin Turkiako telebistan
Intxaurrak ipurdiarekin hausten dituen Juan Carlos Diez Soto ormaiztegiarrak munduko errekor berria ezarri du: 81 intxaur hautsi ditu minutu batean, Turkiako Kanal 4 telebista kateko Rekorlar Dünyasi saioan. Aurreko marka 76koa zen eta berak egin zuen. Etorkizunera begira bi erronka ditu: minutu batean 100 intxaur haustea eta 10 minututan 500.













