Lau lagun epaituko dituzte 2008an Ordiziako jaietan izandako gertaerengatik
Duela bost urteko Ordiziako jaietan izandako istiluen ondoren, lau lagun epaituko dituzte datorren ostegunean, hilak 18, Donostiako Epaitegian. Hain justu ere, Fiskaltzak agintarien aurka oldartzea eta desobedientzia egozten dizkie. Sei urteko gartzela zigorra eskatzen du batentzat; lau eta erdikoa beste batentzat; eta bi eta erdikoa azken birentzat.
2008ko jaietan, Santa Ana eguneko agintarien prozesioan Jose Migel Santamaria alkate zuen udal gobernuko kideei ohiu eta txistuka ari zirela-eta Ertzaintza bertaratu eta gogor oldartu zen jendearen aurka. Zauritu ugari eragin zituen Ertzaintzaren eskuhartzeak, lau agente ere zauritu ziren, eta atxilotu bat ere izan zen. Bertan zeuden lau gazteek duela bi jaso zuten epaiketarako deia. “Urte guzti hauetan zain egon gara bagenekielako zerbait etor zitekeela”, diote. Datorren astean egingo dute agerraldia prentsaurrean auziaren aurrean euren iritzia eta jarrera agertzeko.