Legorretan odola emateko aukera izango da, asteartean
Legorretako Odol Emaileen Elkarteak odola ateratzeko eguna izendatu du datorren asteartea, uztailak 16. 17:00etatik 20:30era eman ahalko da odola, parroki etxean. Txanden zenbakiak banatzen 16:30ean hasiko dira, baina aurrez ordua har liteke (659 58 75 29).