Zaldibian bihar gauean kotxea ez erabiltzeko eskatu dute
Zaldibiako Udalak herritarrei eskatu die bihar, ostirala, 23:00etatik 01:00etara bitartean autoak ez erabiltzeko, «ahal den neurrian». Ehunmiliak korrika proba igaroko da garai horretan herritik. Txakurrak lotuta edukitzeko eta kontrolpean izateko ere eskatu du.