Babelplace, hizkuntzen plaza
Hizkuntza-ikasketa eta kultura ekonomiaren eragile garrantzitsu dira herrialde anglosaxoietan eta nordikoetan. Euskal Herrian ez horrenbeste, oraindik. Baina ari da bere tokia hartzen esparru hori. Azkeneko adibidea Goierrin bertan sortu da, Babelplace enpresa-ekimena. Goieki garapen agentziak saritu egin du, azken ideia berritzaile lehiaketan.
Ane Irastortza lazkaotarra da Babelplaceren sustatzailea. Mitza praktikak koordinatzeko zerbitzu bat; halaxe definitu du egitasmoa. «Jendea aurrez aurre jartzen dugu kalean, parkean, enpresan, kafetegian edo ondo datorkion lekuan. Hizkuntza praktikatzeaz gain, norbaitek hizkuntza baten inguruan zerbait zehatza beharko balu ere, hemen gaude. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu», dio Irastortzak.
Hizkuntza bat landu nahi duen edonorentzat zuzenduta dago Babelplace, helduentzat nagusiki, baina baita haurrentzat ere, etxekoren batek lagunduta badago. Gipuzkoan ari dira zabaltzen, eta Gasteizera jauzi egiteko asmoa dute datorren ikasturtean.
Hizkuntza ondo menderatzen duen solaskide bat, eta ikasi edo landu nahi duen beste bat elkartzea da kontua, eta elkarrizketa arruntean aritzea gero. Euskararekin mintzalaguna ekimenak egiten dena, hain zuzen. Zerbitzuaren kontzeptua, hain zuzen, hortik hartua da. Enpresaren izaera, berriz, zerbitzu hori emateak damaio. «Euren denbora ematen dutenei orduka ordainduko zaie, eta zerbitzuagatik kobratu egingo dugu. Salneurri altuak ez jartzen saiatu gara, ez da eta momentua. Mintzalariek oso ondo ulertu dute hori».
babelplace.com) dituzte hizkuntza aukerak. Interesatuek ere webaren bidez eman dezakete mitzalari izateko asmoaren berri, bai menderatzen duenak, bai landu nahi duenak.
Ingelesa txertatu arte, zain
Irastortzak denbora zeraman Babelplace enpresa-ekimena ontzen, baina eskaintzan ingelesa izango zuela ziurtatu arte ez du martxan jarri nahi izan. «Eta ez zen erraza izan. Ordiziako hizkuntza eskolan zebilen Londongo neska batek, Erasmus bekarekin etorritako ikasle batzuek, eta Ampoko bi errugbi jokalarik baiezkoa esan zutenean hartu nuen aurrera egiteko erabakia».
Eskaintzaren barruan, Europan hizkuntza erabilienak direnez gain —ingelesa, frantsesa, alemaniera, italiera, errusiera, gaztelania…—, ezezagunagoak ere badira. Afrikako hassaniyera edo wolofera, adibidez. Keinuen hizkuntza ere badute, baita euskara ere. Katalana, arabiera, txinera, vietnamera edo bulgariera egiteko mintzalagunak dituzte.
Erabiltzaileen multzoa, oraingoz, Gipuzkoan bizi direnek osatzen dute. «Donostialdean eta Goierrin ditugu gehienak, eta han-hemenka beste batzuk. Pixkanaka zabaltzea espero dugu». Profila, berriz, «emakumezkoa eta langilea» da. Frantsesa edo ingelesa eskaintzen dutenen artean goierritarrak ere badira: «Jakina, oso maila altua duen jendea da. Ingelesa eta euskara emateko moduan gaude, eta txinera eskatu digute. Norbaitek egingo balu, harremanetan jar dadila».
«Ikasi eta ondo pasatzeko prest dagoen guztienganaino» irits liteke; enpresetan, kultur elkarteetan, jubilatu elkarteetan edo «astero elkartean kuadrillak egiten duen afarian» izan daiteke. «Jendeak gogoa badu, seguru».
Aurrez aurre jarri, liburuak ahaztu, eta hitz egitea da gakoa.
Une honetan hamasei hizkuntza eskaintzen ditu Babelplacek. Espero zuten bezala, ingelesak du eskaera handiena. «Jendeak ingelesez aritzeko aukera gehiegi ez du gelatik kanpora edo atzerrira joaten ez bada. Eskolak hartzen dituenarentzat osatzeko modua izan daiteke, eta nahiko eskola hartu duela uste duenak, ez galtzeko aukera du. Denbora librean figura mantentzeko edo hobetzeko gimnasiora joatea bezala».
Webgunean (