Beasaingo Andramendi Ikastolak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eskatzeko jaialdia egin zuen atzo, Beasaingo Ikastolan hazi eta hezi lemapean. Egungo ikasleek, gurasoek eta ikasle ohiek parte hartu zuten, bertsoak, dantza eta musika uztartu zituen festan. Aurrena, herritarrei ikastolaren azpiegiturak erakutsi zizkieten. Handik, Bideluze plazara joan ziren gero, ekitaldia egitera. Aimar Larrea, Andramendi Irakaskuntza Kooperatibako lehendakariak azaldu zuenez, "proiektu hau aurkezten dugun momentuan, ikasleen eskubideei bide bat jartzen ari gara; eta bide hori posible bada, orain arte horren alde lan egin duten guztiei eta ikasleei esker izango da".
Beasaingo Andramendi Ikastolak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eskatzeko jaialdia egin zuen atzo, Beasaingo Ikastolan hazi eta hezi lemapean. Egungo ikasleek, gurasoek eta ikasle ohiek parte hartu zuten, bertsoak, dantza eta musika uztartu zituen festan. Aurrena, herritarrei ikastolaren azpiegiturak erakutsi zizkieten. Handik, Bideluze plazara joan ziren gero, ekitaldia egitera. Aimar Larrea, Andramendi Irakaskuntza Kooperatibako lehendakariak azaldu zuenez, “proiektu hau aurkezten dugun momentuan, ikasleen eskubideei bide bat jartzen ari gara; eta bide hori posible bada, orain arte horren alde lan egin duten guztiei eta ikasleei esker izango da”.
Ekitaldia Aitor Sarriegi bertsolariak eta ikastolako bi bertsolari gaztek, Naroa Aranburuk eta Ekain Imazek zabaldu zuten. Beasaingo ikastolako ikasle ohi ugari ere igo ziren oholtzara; Eneritz Gorrotxategik aurkezle lanak egin zituen, eta Odeia Aiestaranek, Amaiur Perezek eta Irati Valdivielsok, beraien esperientziaren berri eman zuten. Ekitaldia bukatzeko, ikastolako guraso den Aitor Furundarenak Beasaingo Ikastolarentzat sortutako kanta abestu zuen zuenean, Eider Ormazabalek lagunduta. Bitartean ikastolako ikasle eta ikasle ohi batzuk kantaren koreografia eskaini zuten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.