Zumarragako berdintasun sailaren ekimenez sortutako aholkularitza juridikoko zerbitzuan 26 emakumeri laguntza eman diete. Otsailean martxan jarri zutenetik maiatzera bitarteko datuak dira. Emakume horietatik %90 baino gehiago zumarragarrak dira, eta kasu gehienak genero indarkeriarekin lotuta daude.
Atzo eguerdian jokatu zen Ordizian Josetxo Imazen omenezko XIII. lasterketa. Gaztetxoen proben ondoren abiatu zen helduen lasterketa Altamiratik. 714 partehartzailek amaitu zuten froga, iaz baino ehunen bat gutxiagok. Hamar kilometroko ibilbidea egin zuten korrilakariek, Ordiziatik irten, Beasain eta Lazkao zeharkatu eta, ondoren Ordizian amaitzeko. Egitekoa zen patinatzaileen proba, berriz, bertan behera geratu zen. Proban izan zen "giro bikaina" nabarmendu dute antolatzaileek. Eguraldia lagun, jende ugari bildu zen ibilbide osoan zehar korrikalariak animatzeko.
Aurreneko kanporaketa jokatzekoak ziren sei bertsolarien izenak ikusita, lehia estua espero zen, denek baitzituzten saio on bat egin eta aurrera jarraitzeko aukerak. Sorpresak izan ziren, hala ere. Jon eta Alaia Martin anai-arrebek nork baino nork saio dotoreagoa osatu zuten, eta aurreneko bi postuetan gelditu ziren, puntu eskaseko aldearekin. Nerea Elustondo legazpiarrak hirugarren egin zuen, eta Odei Barrosok laugarren. Ez zuen halako zorterik izan Iker Zubeldiak; saio ona egin arren, puntuetan gainontzekoen azpitik gelditu baitzen, Fredi Paiaren ondoren, seigarren postuan
Eskuak gurutzatu, hatzak elkarren artean kiribildu, poltsikoetan sartu, begiak itxi, lurrera begiratu eta begi urduriz entzuleak ikusi. Buruan gordetako trikimailuak atera, hitzentzat joskera dotorea bilatu eta gatzez eta piperrez lotu. Eta, hor doa, bozgorailuetan barna, doinu baten konpainian, entzuleen eta epaileen belarrietara. Goierritik bost bertsolari, dozenaka epaileren aurrean, ehunka bertso botatzeko prest, milaka ikusleren aurrean. Nerea Elustondok, Iban Urdangarinek, Iñaki Apalategik, Iker Zubeldiak eta Aitor Sarriegik parte hartuko dute Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian. Pasa den astean aurkeztu zuten txapelketa Bilbon, eta aurtengoa «oxigenatua» izango dela azaldu zuen Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakari gabiriarrak aurkezpen egunean. Oxigenazio horren parte izan liteke Andoni Egañak txapelketan parte hartzeari uko egitea. Halere, bost bertsolari goierritarrek «nahiko argi» ikusi zuten aldaketa horren etorrera, azken Txapelketa Nagusiaren ostean. Aldaketa handirik ere ez dute espero, «gai edo planteamendu berririk izan ezean, behintzat». Sistema beretsuarekin jarraitzea «erosoa» da Apalategiren ustez, baina, «betirako hor gelditzea ere ez dakit ona izango litzatekeen», dio. Faboritorik aukeratzen ere ez da inor ausartzen, eta are gutxiago bost goierritarren artean: «Behin maila hauetara iritsitakoan edozeinek egin dezake edozer. Egunaren araberakoa izaten da asko; tokatu egin behar da…», dio Urdangarinek. Sarriegi ikusten du ondoen, «txapelketetan ere maila ona ematen badakielako». Duela lau urte finalera [...]
Mariano Imaz (Ataun, 1958) orain hiru urte sortu zuten Latxaesnea kooperatibako lehendakaria da. Artzaina da lanbidez, eta artaldea du Ataunen, bizitoki duen Aiztondo baserrian. Aitagandik ikasi zuen ofizioa, eta garai onak eta txarrak bizi izan dituela aitortu du. Orain hiru bat urte jo zuen behea esnegintzaren sektoreak, enpresa handiak artzainei esnerik ez erosteko hartutako erabakiaren ondorioz. Imazek dioenez «drama handia» izan zen hura artzain askorentzat, eta testuinguru hartan zerbait egin beharra zegoela ikusita sortu zuten Latxaesnea kooperatiba Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako artzainek.
Xabier Jauregirentzat (Caja Rural) izan da Enrique Magallonen omenez Goierri kirol elkarteak antolatu duen txirrindulari lasterketako irabazlea. Bere atzetik helmugaratu dira Jon Madariaga (Limousin Cartonajes) eta Iker Guretxealde (Laguntasuna). Mendiko lasterkari onenari saria Mikel Matxineak (Limousin Cartonajes) eraman du eta herriko onena Goierri txirrindu elkarteko Mikel Salaberria izan da.