36ko gerrak bi herrietan izandako ondorioak aztertuko dituzte
Horixe izango da, memoria historikoa ikertu eta berreskuratzeko Urretxuko eta Zumarragako udalek ateratako bekaren helburu nagusia. Alex Areizagak, Idoiak Agirrek, Aritz Berasategik eta Aritz Ormazabalek osatzen duten Memorian atzera taldeak Memoria Historikoaren Ikerketa eta Berreskuratze Bekaren nondik norakoak azaldu dituzte agerraldi batean. Urretxuko eta Zumarragako udaletako ordezkari politikoen babesa izan dute.