Bi gaztagile goierritar daude Ordiziako lehiaketako 14 finalisten artean
Laster jakinaraziko dute Ordiziako gazta lehiaketa irabazi duen artzainaren izena; oraingoz, ordea, hamalau finalisten izenak jakinarazi dituzte, eta bi goierritar daude horien artean, Olaberriko Aizpea gaztandegia eta Gabiriako Baztarrika baserria. Ordubatetik aurrera jakinaraziko dute zein den latxa ardiaren esneaz egindako gazta-lehiaketako irabazlea. Haren ondoren hasiko da enkantea.

Goiza lasai doa Ordizian, eta lanbroa eta tarteka bota dituen euri tanta lodiak tarteko, aurreko urteetan baino jende gutxiago sumatzen zen goizean zehar herriko kaleetan. Asteazkeneroko azokaz gain, barazki eta fruitu azoka eta ganadu azoka ere ari dira egiten.
Festak arratsaldeak jarraituko du, 17:30ean hasiko den pilota jaialdiarekin. Olaizola II.a eta Beroiz eta Bengoetxea VI eta Albisu ataundarra ariko dira jokoan Beti Alai pilotalekuan, eta 19:30ean Jose Migel Barandiaran plazan herri kirol saioa egingo dute. Floren Nazabal eta Joseba Otaegi aizkoran ariko dira eta Izeta II eta Izeta III harria jasotzen.
Hamalau sailkatuak
Felipe Agirre (Eulate)
Aixtra (Araia)
Aizpea (Olaberria)
Araña Iriarte (Arbizu)
Azkarra (Galarreta)
Balda Artola (Unanue)
Itsaso Barrenetxe (Durango)
Bazkarria (Gabiria)
Goienetxe (Mutriku)
Hnos. Audikana (Gereñu)
Javier Lopez de Uralde (Larrea)
Jose Luis Odriozola (Aia)
Olano SAT (Egino)
Ricardo Remiro (Eulate)
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.