Goiztiri AEKren saskia 1093 zenbakiarentzat izan da
Urteroko legez Ordiziako Euskal Jaietako azokan euskal produktuekin osatutako saskia edo sorta zozkatu du Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak. Euskaltegitik jakinarazi dutenez, produktu sorta 1093 zenbakiari egokitu zaio. Astebeteko epean sariduna agertuko ez balitz, ordezko zenbaki sariduna 783 zenbakiduna izango da. Goiztiri EAK euskaltegiak eskerrak eman nahi dizkie errifa erosi duten guztiei.