Rikardo Remirok irabazi du Ordiziako gazta lehiaketa eta 7.500 euro ordaindu ditu enkantean Bergarako Bolintxo okindegiak
Rikardo Remiro Eulateko artzainak irabazi du Ordiziako gazta lehiaketa. Aurtengoarekin, hirugarren aldiz irabazi du sari hori Remirok; aurrez, 2008an eta 2011n lortu zuen. Horrenbestez, urrezko saria ere emango diote. Lehiaketaren ondorengo enkantean, 7.500 euroan erosi du gazta erdia Bergarako Bolintxo okindegiak.
53 ekoizlek parte hartu dute ardi latxaren esnearekin egindako Idiazabal Gaztaren Ordiziako lehiaketan. Hamalau lehiakide pasa dira finalera, horien artean bi goierritar, Olaberriako Aizpea eta Gabiriako Baztarrika gaztandegiak.
SAILKAPENA: 1. Rikardo Remiro (Eulate, Nafarroa) 2. Audicana Anaiak (Gereñu, Araba) 3. Felipe Agirre (Eulate, Nafarroa) 4. Azkarra (Galarreta, Araba) 5. Olano S.A.T (Egino, Araba)