Ima Berriozabal preso zegamarraren askatasuna eskatu du Herrira taldeak Beasaingo garagardo festan
Goierri beheko Herrira taldea garagardo festa ari da ospatzen Beasainen bigarren urtez, ostegunaz geroztik, eta atzo iluntzean, gaixorik dagoen Zegamako Ima Berriozabal presoa askatzeko eta bizi duen “egoera latza” salatzeko elkarretaratzea egin zuten Zubimuzu plazan. «Izan ere Euskal Herriko beste 14 preso politikoren gisan, gaixotasun larriak izangatik, preso aurkitzen baita, haien legedi makurrak betez ere, aske behar lukeenean».
Herrirak azaldu duenez, «Berriozabalek hamar urte baino gehiago luzatzen den gaixotasun kuadroa du». Zegamarrak «diabetea, hepatitia, asma bronkiala, hipertentsioa, psoriasia, belauneko protesi osoa, sinusitia, insomnio kronikoa, eta obesitatea ditu», besteak beste.
Garagardo festak gaur izango du azkeneko eguna. 18:00etatik 01:00etara, 30 garagardo mota desberdin dastatzeko aukera izango da Loinazko San Martin plazaren azpian. Zer jana ere egongo da.«Presoen eta iheslarien muturreko egoera horrek eragiten dituen sekulako gastu ekonomikoek beharrezko» egiteko helburua du garagardo festak.