Larunbatean Osinalde bola txapelketa jokatuko dute Gabirian
Larunbatean, 16:30etik 18:30era, 20. Osinalde bola txapelketa jokatuko dute Gabiriako Alkain-Buru bolatokian. Lehen bost onenentzat, hiru herritar onenentzat, bi gazte onenentzat, emakumezko onenarentzat eta seikoa baino handiagoa jotzen duenarentzat sariak egongo dira. Gainera, antolatzaileek bi saski eta odolki sorta bat zozkatuko dituzte saririk irabazten ez duten parte hartzaileen artean.