Zumarragarrak Hawaii-ko Ironmanean laugarren egin du 55 eta 60 urte artekoen mailan; distantzia luzeko proba hamar ordu azpiko denboran...
Ataungo Jentilbaratza kultur elkarteak igandean jentil garaiarekin girotuko du herria. Bi urtean behingo Jentilen Etorrerako antzerkia egingo dute. Aurrez, urtero bezala, kale ibilaldia izango da, kristauen eta jentil-sorginen arteko topaketa irudikatuz.
Legorretako film laburren lehiaketan larunbatean izendatu zituzten saridunak. Aitzol Aramaio zinema-zuzendari ondarrutar zenaren oroimenez bigarren aldiz burutu da. Iaz bezala aurten ere, lan asko jaso dituzte, mundu osotik: 182 film motz guztira. Damian Dionisio argentinarraren La mirada perdida pelikulak jaso du lehen saria.
Urretxuko udal gobernuak osteguneko osoko bilkurara eramango duen ordenantza fiskalen proposamena aurkeztu du gaur prentsaurrean. Oihane Zabaleta alkateak azaldutakoaren arabera «ekitatea, gehikortasun funtzioa, hau da, gehien dutenek gehiago ordaintzea, eta ahalik eta zerbitzu publiko eraginkorrenak eskaintzea» izan dira 2014rako aurreikusitako zergen eta tasen zenbatekoak zehazterakoan aintzat hartu dituzten printzipio nagusiak. Izan ere, «dirua jasotzetik haratago ordenantza fiskalak politika sozialak egiteko» balio behar dutela uste du Urretxuko udalak.