Atzegik aurtengo kanpaina aurkeztu du Beasainen
Atzegiko hainbat kidek aurtengo kanpaina aurkeztu dute Beasainen. Aurtengo kanpainaren helburua, Atzegiren barruan edonork bere lekua aurkitzea da, boluntariotza gauzatzeko. Erakunde eta lagun ezberdinek Atzegin edo Atzegirekin egiten duten lana azaldu dute prentsaurrekoan. Maitane Arandia Beasaingo Txolarteko arduradunak azaldu du modu askotara lagundu daitekeela: “Kartelak pegatzen, ekintzetara etortzen edota norberak nahi duena egiten”.
Gurutze Gorriko Arantxa Baztarrikak azaldu du Atzegirekin lan egitean “eman baino jaso askoz ere gehiago egiten dela”. Atzegi eta Gurutze Gorriaren artean dagoen erlazioa ere azaldu du: “zerbait behar izan dugun askotan laguntzen digute: eskolako materiala biltzen, esate baterako, irailean eta material hori sailkatzen ere laguntze digute. Horrez gain gabonetako zorion-gutunak ere egiten laguntzen digute. “Guretzat satisfazioa handia da guk eurekin kolaboratzea, eta era berean beraiek gurekin ere kolaboratzea”.
Garagunen hasi zen Maria Rosario Mujika ere boluntario bezala. “Oso-oso ondo pasatzen dugu elkarrekin” dio: “laguntza emateaz gain, lagun asko egiten dituzu hemen”.
Quintina Sanchezek ere hitz egin zuen prentsaurrekoan. Ordiziako azokan egoten da bera asteazkeanetan, Herriak Elkarlaneani laguntzen dio berak. Bera ere, egiten duenarekin “oso gustura” dagoela azaldu du.