Errugbiaren ipuintxoa Urretxun
90ko hamarkadaren hasieran Getxoko (Bizkaia) mutil bat iritsi zen Urretxura, eta errugbi talde bat sortzeko kartelak jarri zituen kalean. Taldea sortu zuten, eta urtebetez jokatzen aritu ziren. Partida bakar bat irabazi zuten. David Bilbao jokalari ohiaren arabera, galtzen ikasi zuten».
Etxean jokatzen zutenean kanpiton aritzen ziren, Urretxun. Tokia ez da dagoeneko existitzen. Partida gehienak galdu zituzten arren, «afizio onena genuen eta, hori bai, hirugarren denbora guztiak irabazi genituen».
Ilusioak bultzatuta jubenil talde bat sortu zuten . Markagailua kontra izatea gutxienekoa izan zen; «duintasunari eutsi genion beti», dio Bilbaok.